Eragtien duen taldea gara

Arabaclickek argazkigintza mugikorraren ahalmenak ustiatu nahi ditu. Telefono mugikorra eta haren aplikazioak dituen edonork sormen-gaitasun handia gara dezake. Ikuspuntuak amaigabeak dira eta maila igo eta Araba osora zabaldu nahi dugu.


Zaila da argazki guztiak mugikorrarekin ateratzea, baina mugikorra bitarteko izatea da gura nahia, bat-batekoa izatea eta une jakin bat erakustea gure lurraldeko edozein tokitan, gero irudiak ikuslea liluratu dezan.


Gaiak ere askotarikoak izango dira. Paisaiak, arkitektura, kirolak, moda, pertsonak, gizartea, artea, gastronomia, natura, eta horrela imajina dezakegun edozer.


Argazkigintzarekin zerikusia duen talde bat arituko da gaiak eta argazkiak aukeratzen. Erakusketa bakoitzeko argazki kopurua espazioaren arabera aldatu ahal izango da.

eleyco
escuela-artes-oficios-vitoria-gasteiz
gasteiz-hoy
logo_aidazu_aniversario
logosanchoelsabi

Arabaclick programa egiteko, diziplina anitzeko talde bat osatu da, eta horien artean argazkigintza beren jardueraren oinarri duten taldeak eta erakundeak nabarmendu dira. Programa bat adosten saiatzen gara, taldekideen ekarpen desinteresatuetatik abiatuta. Talde hori pertsona berrien parte hartzearen aldeko da, eta erabat jabetzen gara ez dagoela mugarik argazki-ekitaldi baten garapenean.

logo-amarica
logo-ayuntamiento
logo-corteingles
logo-dipu
logo-fotoprix
logo-vital