logo

PARTE HARTU 2024KO EDIZIOAN

Save

Arabaclick argazki-ekitaldi irekia eta parte-hartzailea da. Nahi duen edonork parte har dezake, bere argazkiak harremanetarako inprimaki edo info@arabaclick.com helbide elektroniko baten bidez bidaliz. Argazkiak ateratzeko edozein gailu erabil daiteke.

kartela

Argazkiak aurkezteko epea uztailaren 1etik irailaren 17ra izango da.

ARGAZKI SOLTEA

Parte hartzeko 8 gai desberdin daude

Aurten, naturari buruzko gure ohiko gaiez gain (Natura eta Zomorroak), koloreari buruzko sei gai eskainiko ditugu, ikusleari sentsazioak edo emozioak transmititzeko. Irudiaren protagonistak proposatzen ditugun sei koloreetako bat izan behar du.

1- Urdina

2- Laranja

3- Gorria

4- Berdea

5- Horia

6- Morea

Paisaia, fauna eta flora bezalako elementu naturalei argazkiak ateratzea, baita harkaitza edo mendia bezalako elementu bizigabeei ere. Naturako argazkigintzaren helburu nagusia inguruneko alderdi estetikoa atzematea da.

Animalia txikien argazkiak, bereziki intsektuenak.

Baldintzak

  • Pertsona bakoitzak 6 argazki bidali ahal izango ditu guztira. Gai batean edo gehiagotan parte hartu daiteke.
  • Erakusketa 30x40 cm-ko euskarrian inprimatuko da.
  • Argazkiek 4/3ko proportzioa gordetzea gomendatzen da (murrizketak saihesteko).
  • Argazki bakoitzaren artxiboak ezaugarri hauek izan beharko ditu:
    • Formatua: JPG.
    • Marjina luzearen gutxieneko tamaina 5.000 px.
    • Erresoluzioa: 300 ppp.
  • Erresoluzioari (300 ppp), formatuari (JPG) eta tamainari (30x40 cm edo 4/3 proportzioa) dagozkien baldintzak ez betetzeak argazkia hautaketa-prozesutik kentzea ekarriko luke.
Zure argazkiarekin parte hartu arrow
Adriana Feriñas Pérez

Adriana Feriñas Pérez

Olga Vovk, Movimiento Infinito

Olga Vovk, Movimiento Infinito

ARGAZKI-SERIEA

Gai libreko argazki-serieak bidal daitezke.

  • Gai libreko 6 argazkiko serieak, 40 hitz baino gutxiagoko azalpen labur batekin.
  • Egile bakoitzak serie bakarra bidali dezake.
  • Erakusketa DINA4 tamainan inprimatuko da.
  • Argazki bakoitzaren artxiboak ezaugarri hauek izan beharko ditu:
    • Formatua: JPG.
    • Marjina luzearen gutxieneko tamaina 4.000 px.
    • Erresoluzioa: 300 ppp.
  • Erresoluzioari (300 ppp), formatuari (JPG) eta tamainari (marjina luzearen gutxieneko tamaina 4.000 px.) dagozkien baldintzak ez betetzeak argazkia hautaketa-prozesutik kentzea ekarriko luke.
Igo argazki serie bat arrow

2024 NOBEDADEA - 16 ETA 30 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO ARGAZKI-SERIEA LABEN

"KEZKAK" gai bezala duten argazki-serieak bidal daitezke

  • “Kezkak” gaiari erantzuten dioten 6 argazkiko serieak, gehienez ere 40 hitzeko azalpen labur batekin.
  • Serie bat 16 eta 30 urte bitarteko egile bakoitzeko.
  • Erakusketa DINA4 tamainan inprimatuko da.
  • Argazki bakoitzaren artxiboak ezaugarri hauek izan beharko ditu:
    • Formatua: JPG.
    • Marjina luzearen gutxieneko tamaina 4.000 px.
    • Erresoluzioa: 300 ppp.
  • Erresoluzioari (300 ppp), formatuari (JPG) eta tamainari (marjina luzearen gutxieneko tamaina 4.000 px.) dagozkien baldintzak ez betetzeak argazkia hautaketa-prozesutik kentzea ekarriko luke.
Igo gazteentzako argazki serie bat arrow
Carolina Andrea, Piano du lac

Carolina Andrea, Piano du lac

Erakusketak urriaren 27tik azaroaren 19ra bitartean izango dira

  • Amárica Aretoa
  • Ataria Zentroa
  • Judimendi Gizarte-etxea
  • Iparralde Gizarte-etxea
  • Ibaiondo Gizarte-etxea
  • LABE Gazte Laborategia


Argazkien ekoizpen eta inprimaketaz eta erakusketen muntaketaz Arabaclick arduratzen da.

Erakusketarako hautatutako argazkiak egileei emango zaizkie Arabaclick 2024 jaialdia amaitutakoan.

Koldo Sagarzazu de Olano, Reflejos al atardecer

Koldo Sagarzazu de Olano, Reflejos al atardecer

Urriaren 25ean Amarica aretoan:
  • Arabaclick 2024 erakusketak inauguratuko dituzte.
  • 2023 proiektuaren zuzendaritza duen Ana Becerra super bekaren irabazleak egindako lana aurkeztuko da.
  • Bisita gidatua, erakusteko hautatutako serieen egileekin eta Gustavo Bravo erakusketaren komisarioarekin.
Urriaren 30ean Dendarabako Vital Kulturunea Fundazioan, honako hauen aurkezpena egingo da:
  • Arabaclick 2024ko erakusketak.
  • Gustavo Bravok Arabaclicken prestakuntza-bekekin saritutako serieak.
  • 2023 (Arabaclick 2023) proiektuaren zuzendaritza duen Ana Becerra super bekaren irabazleak egindako lana, Gustavo Bravok aurkeztuta.
  • Koldo Mendaza, Piko Zulueta eta Juan Arrosagaray Arte eta Lanbide Eskolako irudi saileko ikasleen lanak.
Urriaren 31n Vital Fundazioaren espazio berean, honako hauen aurkezpena egingo da:
  • Arabaclick 2024ko LABE espazioan gazteek egindako serieak.
  • Gustavo Bravok Arabaclick 2024ko prestakuntza-bekekin saritutako gazteen serieak.
  • I+Darte eskolako argazkilaritza graduko ikasleek aurkeztutako lanak, Maialen Lacalleren eskutik.
Azaroaren 7an LABE espazioan, bisita gidatu bat izango dugu ikusgai jartzeko hautatutako serieen egileekin eta Gustavo Bravo erakusketaren komisarioarekin.
Jorge Bravo, Bali

Jorge Bravo, Bali

PARTE HARTU PARTE HARTU PARTE HARTU PARTE HARTU PARTE HARTU PARTE HARTU PARTE HARTU PARTE HARTU PARTE HARTU

IGO ARGAZKI BAT IGO SERIE BAT IGO GAZTEEN SERIE BAT